XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Lady Nona orri esker, izkelariek ezagutzen ditute orain Pharaoen mintzairaren otsak...

Orrelako gertarien aurrean, Reñe Sudre'k bear izan du bere theoria osotu.

Aier da orain giza-burmuña il ondoren, giza-gogoaren zati batek bizirik irauten duela, ez ordea egiazko giza-nortasunak, ez arimak, osteak itz ori aditzen duen lez.

Soiñetik landa bizi dana oroimen uts omen da, ezagumen ta naimenik gabe, itz batez, nortasunik gabe.

Oroimen ortan ditu metanogmilariak ikasten dituen berriak artzen, alegia.

Urrun xamar ibilli zaigu Sudre atzalpen orren billa.

Gañera, ez du adierazten agerketa zenbaiten egiantza ta bereztasuna.

(Egia esan: oso bakan dira agerketok).

Eta bestalde, burmuñik gabeko ezagumen edo naimen batean siñestea funtsean ez da burmuñik gabeko oroimen batean siñestea baño xoroago.

Parapsykhologilari aunitzek beraz, araugaindiko phainomenak aztertuz, gogo utsa izan ere ba'dala siñetsi bear-eta, ez ditute ez Espiritualista oien ustekizuna, ez Sudre'rena ere onartu.

Diote giza-nortasunak bizirik yarraitzen duela soiña il ere, bañan aldatua; ikugaitik berezi dan ezkero.

Ori bai'dugu, ez bakarrik parapsykhologi, bai psykhologi guziaren auzi zar beti gorpiztu bat: gogo-burmuñen edo arima-soiñen arteko ondoretasuna.

Henri Bergson Yaunak aatik asmo berriak ekarri ditu korapillo ori urratzeari buruz (Irakur aren liburua: Matiére et Mémoire. Essai sur la relation du corps à l'esprit).

Giza-gogoak bi alde ba-dauzka emen bear dugu Sigmund Freud Irakasleari zor diogun beryakintzapetiko'aren adigai berria lagun artu; batetik burmuñari darraikio; ori dugu beryakintza, norberak bere gogoaren gaiñean bet-betan ikasten ditun berriak.

Bergson'ek erakusten du nola burmuñaren beryakintza ori ikugaiezko munduon gaudelako sortu zaigun, ikugaiari egokitu bearrez.

Bañan Freud'ek irakatsi digu giza-gogoak beste alde bat daukala, beryakintza-petikoa (Freud'en aurretik psykhologilari zar zenbaitek ere susmatu zuten ori, besteen artean Leibniz'ek ta Maine de Biran'ek).

Austriar irakasleak eta aren lenengo yarraitzalleek uste zuten baiki beryakintza-petiko ortan beryakintzak bein yakin ta gero aztutakoak zeudela bakarrik; batzuetan on-arau edo gizarte-arauen aurkako ziralako azturik (Freud'en libido edo gizakiko-griña eta Adler'en indarnaikeria.

Bañan psykhologilariek asko zabaldu dute, azken urte abetan, beryakintza-petikoaren adigaia.

Konturatu dira ez zala soilki beryakintzaren ondakin bat, bai ordea beryakintza zala aren sail bat obeto esan, aren errañua burmuñean (cf. C. G. Jung'en lanak).

Egokiago genuke beraz beryakintza-lekorekoa esatea, beryakintza-petikoa baño, neronek azken izen au erabilli arren idazlan ontan, oiturari yarraituz.

Orra non oraingo psykhologiak oñarri bat eskeintzen dien parapsykhologilaren ustekizunai.

Asmo berri oriek aintzat artuz, deritzaion liburu batean, bi sailetan banatzen du beryakintza-petiko edo lekorekoa: 1- Beryakintza-petiko arrunta; gutxi gora bera Freud'ena, zapaldu bear ditugun soiñaren griña ta irriki txarrez eratua.

2- Beryakintza-petiko gorena (beryakintza-gaindikoa esan genezaioke), oso bestelakoa, gure benetako nortasuna da-ta, gure egiazko ni'a; au dugu bizi soiña il ondoan... baita soiña yaio aurrean ere, Geley'ren gardiz.

Ezen giza-arima, ots, gizonaren beryakintzagaindikoa, baldin ikugai-gaindiko bada, nola siñetsi ikugaiarekin batean yaiotzen danik?

Yakintzaren bideetatik, Geley yauna eltzen da Sorkalde ta Sarkaldeko Oitura Zarrek (batezere India ta Keltia'koek) eta Platondarraioek iritxi zuten ustekizun berera: palingenesis dalakoa.

Gogo utsak (Lenengo Batasuna) erarik edo mugarik ez du, ez ta beryakintzarik ere.

Mugatu ezkero, beryakintza artu ezkero, Gaia sortzen du: Gaia da Gogoaren beryakintza-artzea.

Eraldua ta mugatua da, Dana (Gogoa) izaki berezietan banatuz.

Beraz, izaki bakoitza Len-Gogoaren alde bat da, mugaturik eta beryakintza arturik.

Eta bizialditik bizialdira izaki oro gero ta mugatzenago, bereztenago da, gero ta beryakintza geiago eukiz.

Bizialdien ingurua bururatzean, izaki bakoitza Lengo Batasunera biurtzen da - bizialdiz bizialdi irabazi duen nortasuna zainduz aatik: orduon bera eta oro da, batean.

Ikusten dugunaz, Geley'ren ustekizuna Sudre'rena baño pozgarriago da, gure izatean betiere iraungo dugulako itxaropena ez bai'digu kentzen.

Gure egiazko nortasuna, gure gogo edo arima ez da ilko gure burmuñarekin batean.

Burmuña ta onen oroimenarekin (bi oroimen mota bai dira, Bergson'ek erakusten duen bezela, bata soñerekikoa, bestea gogoarekikoa) ilko dana gure azaleko nortasuna, gure ni lurtarra da.

Mediuma transan dagola, bere soiñaz, bere beryakintzaz ezaxoltzen da.

Orduan bere beryakintza-lekoreko izanean da eta, bera ta oro batetan izaki, dan guzia ba-daki: orregatik da garbi-ikusle edo araugaindiko ezagutzalle.

Bañan urrutiago yoan gaitezke bide ortatik: esan dezakegu edonor, medium ez izanik ere, bere soiñaz eta azaleko nortasunaz ezaxoltzen dalarik, bere egiazko nortasunera biurtzen dala, gogo utsezko izanean: alanola, lo dagolarik.

Arean ametsek, soñarekiko beryakintza-petikoan (Geley'ren beryakintza-petiko arrunta ez dutenean beren yatorria, telepathi ta metagnomizko gertariak opatzen dizkigute sarri, batik bat goizalderako ametsek.